Eneritz Zubizarreta

Vitoria – Gasteiz (1986)

Global Testing-en sortzailekidea eta COOa da. Enpresa software-ko probak egiten eta sistemen monitorizazioan aritzen da.

– Informatikako ingeniaria Gasteizeko Ingeniari Eskolan. Java programatzaile gisa ekin zion laneko ibilbideari.

– 2014an, ekintzailetzan aritzea erabaki zuen beste bi bazkiderekin batera Global Testing enpresan. Konpainiak Arabako parke teknologikoan, Madrilen, Bartzelonan, A Coruñan eta Berlinen ditu egoitzak eta 2016an Araba emprende saria jaso zuen.

Bere rolaren barruan, proiektuak ondo atera daitezen behar dutena dutela ziurtatu behar du eta bazkideekiko harremana mantendu. Ikerketa proiektuetan ere parte hartzen du: gauzen Internetari eta Blockchain-i buruzko testetan.

– Hainbat ponentzia eskaini ditu softwarea testatzeaz, Gasteizeko TEDx ekitaldian, besteak beste.

– Nesken artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko Inspira STEAM proiektu aitzindariko aholkulari ari da.

Zientzia mundu zoragarria da niretzat, ikertzeko eta aurrera egiteko aukera ematen didana, mundu hobea izan dezagun; ez dut zientziarik gabeko mundu bat ulertzen.

Back to Top