Ainhoa Calleja

Vitoria – Gasteiz (1976)

Fisika Zientzietako lizentziaduna eta Elektronikako ingeniaria.

EHUn eman zion hasiera laneko ibilbideari eta Tecnaliaren Errealitate Birtualeko sailean. Ondoren, enpresa pribatuan lan egin zuen, informatikako programatzaile eta I + G + b-ko arduradun, eraikuntzarako makineria astunen simulatzaileak garatzen, bideojokoen teknologiaren bidez. Errioxako Unibertsitateko Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoan (ITRB) lan egin zuen, teknologiaren transferentzia errazten sektore publikoan eta pribatuan.

Gaur egun, Arabako Parke Teknologikoko Lankidetza eta Zerbitzuen Arloko partaide da, enpresentzat balio erantsiko zerbitzuak diseinatzen eta martxan jartzen eta zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeko ekimenak garatzen, bokazio zientifikoak eta teknologikoak ugaritu daitezen.

Behaketaren, ikerketaren, analisiaren eta arrazonamenduaren bidez, gure inguruan gertatzen dena azaltzeko bilaketa zirraragarrian gozatzea da zientzialaria izatea.

Back to Top