Inspira STEAM Euskadi 2022-2023an aholkulari lanetan parte hartu nahi duten emakumeen eta gizonen bila gabiltza

Inspira STEAM Euskadi 2022-2023an aholkulari lanetan parte hartu nahi duten emakumeen eta gizonen bila gabiltza

Ez dago iruzkinikInspira STEAM Euskadi 2022-2023an aholkulari lanetan parte hartu nahi duten emakumeen eta gizonen bila gabiltza sarreran

Inspira STEAM Euskadin 2016an sortu zen proiektu aitzindaria da bokazio zientifiko eta teknologikoak, bereziki nesken artean sustatzeko. Sentiberatze eta orientazioko ekimenak ditu oinarri programak eta ikerketa, zientzia eta teknologia  munduko emakume eta gizonezko profesionalek eskaintzen dituzte ekimenak.

Lanbide horiek gazteei hurbildu nahi dizkiegu, zer esparrutan diharduten erakusten diegu, zer ekarpen egiten dioten gizarteari edo nolako trebetasunak aplikatzen dituzten eguneroko lanean. Gazteek, neskek eta mutilek, STEAM arloak etorkizuneko aukera moduan planteatu ditzaten nahi dugu eta ez ditzatela albo batera utzi erreferenterik ez dutelako, nolako lana egin dezaketen ez dakitelako edo lortzeko beren gaitasunetan sinesten ez dutelako. 

Neskek bezala, mutilek ere maskulinitate berrien erreferenteak behar dituzte, STEAM lanbideak eta ikasketak ezagutu eta diziplina horietako begirada zabaltzeko. Gainera, beren neska ikaskideek nolako oztopoei egin behar izaten dieten aurre ezagutu behar dute, denen artean oztopo horiek gainditzeko.

Proiektu honetan taldeko mentoring teknika erabiltzen da, STEAM gaiak sustatzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean.

Proiektuaren muina aholkulariek osatzen dute, borondatez, haien eguneroko bizitza azaltzen baitiete neska-mutilei eskolako ordutegiaren barruko 6 lan saiotan. Gure aholkulari guztiek zientzia eta teknologian dihardute lanean eta beren lanbide-jarduera arlo ezberdinetan garatzen dute, hala nola akademian, enpresan, ikerketan edo kudeaketan.

Parte hartzeko interesa baduzu, eman izena hemen :https://intranet.inspirasteam.net.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektu bat da, BBK-k, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Euskadiko Parke Teknologikoen sareak, Lantik-ek, Mercedes-Benz-ek, Donostiako Udalak, Bartzelona-Activa Bartzelonako Udalak eta  L’Hospitalet de Llobregateko Udalak babestutakoa. 

About the author:

Leave a comment

Back to Top