Abian da Inspira STEAM Euskadi 2020/2021!

Abian da Inspira STEAM Euskadi 2020/2021!

Ez dago erantzunikAbian da Inspira STEAM Euskadi 2020/2021! sarreran

Bizi dugun ezohiko egoera honetan aukera ezin hobea dugu gazteei zientzia eta teknologia ezagutzera emateko, zer-nolako garrantzia duen eta zenbat eta zenbat testuingurutan erabili daitekeen erakusteko.

 

Inspira STEAM bokazio zientifiko-teknologikoak nesken artean sustatzen dituen proiektu aitzindaria da. Ikerketa, zientzia eta teknologia munduko emakume profesionalek eskaintzen duten sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritzen da. Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien (Science, technology, Engineering, Arts and Maths) inguruko interesa sustatzeko.

2019-2020 ikasturtean, 228 emakume aholkularik eta 21 gizonezko aholkularik egin dute lan 4.200 neska-mutilekin Euskadiko 80 ikastetxetan! Orain arte egin diren lau edizioetan, 5.787 neska eta 5.453 mutilengana heldu gara 216 ikastetxetan, 528 emakume aholkulariren laguntzari esker.

Talde hauek, eskolako orduen barruan eskaintzen diren sei saiotan, honelako gaiak jorratzen dituzte: zientzia eta teknologiako genero estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun. Aholkularien eta neska-mutilen arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, arlo hauen inguruko begirada zabaltzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Proiektua Euskadin sortu zen 2016an
eta abian dago Madrilen, Katalunian, Andaluzian, Asturiasen, Galizian eta Murtzian.

Bizi dugun osasun arloko krisiak agerian jartzen du zientziak eta teknologiak gure bizitzan zelako garrantzia duen. Aukera handia dugu STEAM arloak gazteei ezagutzera emateko, bereziki neskei, eta gizarteko erronka txiki eta handiei zelan aurre egin erakusteko.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,8 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia % 25era jaisten da. Euskadin, STEAM adarretara jotzen duten neskak % 9 baino ez dira Lanbide Heziketan eta % 31 unibertsitatean, sartzen diren ikasle guztietatik (iturria: Eustat).

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  1. Hurbileko emakumezko zientifiko eta teknologoen erreferente berriak ematea.
  2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea.
  3. Herrialdearen garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia zabaltzea.
  4. Zientzia eta teknologia arloetako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta orientazioa ematea.
  5. Historian zehar izan diren, gaur egun diren eta hurbilekoak diren STEAM emakumeak begien aurrean jartzea eta balioa ematea.
  6. Arlo hauetan dauden estereotipoen berri ematea, neska-mutilen erabakietan eraginik izan ez dezan.

Inspira STEAMen parte hartzeko prest dauden emakumezko eta gizonezko aholkulari eta ikastetxeen bila gabiltza

Eman izena: http://intranet.inspirasteam.net/

Izena emateko epea: 2020ko uztailaren 15era arte

Inspira STEAMen bosgarren edizioa ziurgabetasun handiko egoera batean hasiko da, baina 2020-2021 ikasturtean aurrera eramateko gogoz eta ilusioz beterik.

 

Inoiz baino beharrago zaituztegu!

Unean-unean, egokitu eta moldatuko dugu programa, egoera zein den kontuan hartuta, parte hartzen duten guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Zer dakar INSPIRA STEAMen parte hartzeak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Aholkularitzako sei saio egitea neska-mutil talde batekin esleitutako ikastetxean. Saio bakoitza ordubete ingurukoa da, eskola orduen barruan. Taldea lehen hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek osatuko dute (kasu batzuetan, bigarren hezkuntzako 1. mailakoek). Talde txikiak izango dira (8 eta 15 ikasle bitartekoak).
    • 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, taldeari esleitu zai(zki)on aholkulariak/ek dinamizatuta.
    • 2.etik eta 5. saiora bitartean:
        • Neskek esleitutako aholkulariarekin egingo dute lan.
        • Mutilek emakumezko edo gizonezko aholkulari batekin edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin egingo dute lan.

 

  • Saio horiek 2020-2021 ikasturtean zehar izango dira, 2-3 hilabetetan zehar, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan. Astean saio bat baino gehiago ez egitea gomendatzen da, ezta bat hiru astean behin baino gutxiago ere.

 

Zer dakar aholkulari izateak?

Zer dakar ikastetxe moduan parte hartzeak?

  • Parte hartzen duzun lehenengo aldian, ezinbestekoa da aholkularientzako doako prestakuntzara joatea. 8 orduko iraupena du. Proiektuaren metodologia, genero ikuspegia eta saioak burutzeko garatu diren materialak aurkezten dira. Prestakuntza irailaren erditik aurrera egingo da. Prestakuntza saioen datak, orduak eta lekua aurrerago zehaztuko dira. Gomendagarria da prestakuntza 4 urtean behin errepikatzea, programako berrikuntza eta aurrerakuntzak ezagutzeko.
  • Zure agendaren arabera, zabalkundeko jardueretan parte hartzea.
  • Esperientziaren balorazioan parte hartzea antolatzaileekin batera.
  • Sexu izaerako delituen ziurtagiria ekarri beharko da.
  • Ikastetxeak lan-koaderno bat eman behar dio proiektuan parte hartzen duen ikasle bakoitzari. Inprimatu edo kopia-denda batera bidali dezake, tirada bat egiteko.
  • Programaren eragina neurtzeko, ezinbestekoa da ikasleei galde-sorta batzuk pasatzea, saio batzuk behatzeko erraztasunak ematea edo Deustuko Unibertsitateko taldeko langileekin elkarrizketa bat izatea.
  • Ikastetxeko norbaitek mutilekin lan egitea beharrezkoa balitz, doako prestakuntza saiora etorri beharko luke (4 orduko prestakuntza saio bat, udazkenean, oraindik zehaztu gabe dauden datetan).
  • Proiektuan parte hartzen duten ikasle guztien legezko tutoreek sinatutako adostasun informatua jaso eta gorde beharko da.

Informazioko bilera online: 2020ko ekainaren 16an

Ikastetxeak: 10:30 – 11:30

Aholkulariak: 12:30 – 13:30

Informazio bileran izena ematea: https://forms.gle/zLn9EDuwgfU4sWqy8

 

 

 

 

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, BBKren, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Innobasqueren laguntza duena.

Argibide gehiago: http://inspirasteam.net/ inspira@deusto.es

About the author:

Inspira STEAM es un proyecto pionero para el fomento de la vocación científico-tecnológica entre las niñas, basado en acciones de sensibilización y orientación, que imparten mujeres profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Se trata de la primera vez que se utiliza la técnica del mentoring grupal en un proyecto de fomento de las STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre estudiantes de primaria.

Leave a comment

Back to Top