Ana Gorostidi Pagola

Nafarroako Unibertsitatean Biologian lizentziatu ostean Ekuadorren bi urte egin zituen bigarren hezkuntza eta arotz lanetan irakasle. Esperientzia aberasgarri horrek ez zion doktoretza prestatzeko aukera ukatu eta Valentziako IBV-CSICean burutu zituen graduondoko ikasketak, Neurozientziako tesiarekin. Bere jaioterrira itzuli eta Donostiako Ospitaleko Neurozientzia taldean jardun zituen urte batzuk gaixotasun neurodegeneratiboetan ikertzen. 2013 urtetik Biodonostiako Genomika Plataformaren arduraduna da. Ardura honek gestio lanak erakutsi dizkio eta biomedikuntzako ikerketa proiektuetan kolaborazioak mantentzeko aukera ere ematen dio gaur egun. Egunero ikasten dihardu.

Back to Top