Maria Madarieta Elordi

Telekomunikazioetako ingeniaria naiz. Lehen urteak telekomunikazio-ingeniariak eta -teknikariak trebatzen eman ditut, indarrean dagoen legediaren arabera telebista-seinaleak atzitzeko eta banatzeko antenak instalatu, etxeetako instalazioak egin eta kable-sare egituratuaren eta zuntz optikoaren instalazioak egin ditzaten.

2014an, Mexiko Hirira joan nintzen bizitzera. Han, Virtualware ezagutu, eta bertan hasi nintzen lanean, besteak beste, murgiltze-trebakuntzako, errealitate birtualeko, errealitate areagotuko eta serious games-eko proiektuen eta edukien arduradun gisa. Gaur egun, Virtualwaren jarraitzen dut lanean, Basauriko egoitzan, neurrirako software- eta hardware-proiektuak koordinatzen.

Back to Top