Leire Bereziartua González

Ingeniaria naiz, Produktuan espezializaturiko Diseinatzaile Industriala hain zuzen. Lehenbizi, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan ikasi nuen, eta, gero, Politécnico di Milanon espezializatu nintzen. Nire lan-ibilbidea hasi nuenetik, irakasle gisa aritu naiz, besteak beste, Mondragon Unibertsitatean eta Durangoko Maristak Ikastetxean, eta industria-diseinatzaile gisa jardun dut zenbait enpresatan (Sunrise Medical, Tazebaez S.Coop.) eta Milango arkitektura eta diseinuko estudio batean (Italia).

Gaur egun, Deustuko Unibertsitatean ari naiz lanean, Fablab-en aditu gisa (prototipatze azkarreko laborategia), eta, horrekin batera, Ingeniaritza Fakultateko hainbat ikasgaitan hartzen dut parte, Diseinu Industrialaren arloan, zehazki.

LinkedIN-eko profila.

Back to Top