Inspira STEAM Euskadi 2019 aholkularien bila dabil!

DTV3rD8XcAE8B4z.jpg:large

Inspira STEAM Euskadi 2019 aholkularien bila dabil!

Ez dago erantzunikInspira STEAM Euskadi 2019 aholkularien bila dabil! sarreran

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

Inspira STEAMen fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan zuen, borondatezko aholkulari lanetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.2

2018an 160 aholkulari eta 2.000 neska eta beste hainbeste mutil izan ditugu parte hartzen Euskadin. 6 saiotan lan egin dute eta inguruan ditugun estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun jorratu ditugu. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero. Euskadin ez ezik, Madrilen, Katalunian, Andaluzian eta Galizian ere abian dago proiektua.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du INSPIRA STEAM proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin eta hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta BBK-ren laguntzarekin.

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditug
  2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie
  3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia sortu nahi da
  4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eman nahi da
  5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da
  6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

 

2019an nesken aholkulari edo mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila gabiltza!

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Ezinbestekoa da aholkulari izateko doako prestakuntzara joatea: 8 orduko prestakuntza, bi saiotan. Gai hauek jorratuko dira: “Proiektuaren genero ikuspegia”, “Aholkularitzako dinamikak” eta saioak egiteko eskura jarriko dizuegun materiala ezagutzea. Aurten, prestakuntzak egun hauetan eskainiko da:

 

Maiatza

    • Bilbon: Maiatzaren 15ean eta16an, 10:00etatik 14:00etara
    • Donostian: Maiatzaren 15ean eta16an, 16:00etatik 20:00etara

Ekaina

    • Bilbon: ekainaren 4an eta 5ean, 16:00etatik 20:00etara
    • Gasteizen: ekainaren 10ean eta 19an, 16:00etatik 20:00etara

 

  • Aholkularientzako informazio bileran parte hartzea (aukerakoa). Bi bilera online egongo dira, proiektua aurkezteko eta sortu daitekeen edozein zalantza argitzeko. Data hauetan egingo dira:

 

    • Apirilaren 8an, 17:00etan
    • Apirilaren 9an, 10:30ean

 

  • Esleitzen zaizuen ikastetxeko nesken taldearekin aholkularitzako 6 saio egitea (ahal dela, zuen toki eta hizkuntza lehentasunak errespetatuko dira), ordubeteko iraupenekoak, eskola-orduen barruan. Taldea ikastetxeko taldeetako neska eta mutil guztiek osatuko dute, 8 eta 14 urte bitartekoek, batez ere, lehen hezkuntzako 6. mailakoek edo DBHko 1. mailakoek.
    • 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, taldeari esleitu zaion aholkulariak dinamizatuta.
    • 2.etik eta 5. saiora bitartean:
      • Neskek esleitutako aholkulariarekin egingo dute lan.3
      • Mutilek aholkulari batekin egingo dute lan, edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin.
  • Saioak 2019ko irailetik abendura egingo dira gutxi gorabehera, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
  • Deustuko Unibertsitateak ematen dituen galde-sortak bete behar dira.
  • Zure agendaren arabera, zabalkundeko jardueretan parte hartzea.
  • Beharrezkoa izango da Sexu izaerako delituen ziurtagiria izatea. Helbide honetara bidali behar da: inspira@deusto.es

 

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arloko adituen aldetik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, bete lineako galde-sorta eta bidali, maiatzaren 1a baino lehen, helbide honetara: http://deus.to/INSPIRAaholkulariak

Argibide gehiago hemen: http://inspirasteam.net/ Bestela, idatzi hona: inspira@deusto.es


GARRANTZIZKO DATAK

Apirila

    • Apirilaren 8an, 17:00etan, informazioko bilera linean.
    • Apirilaren 9an, 10:30ean, informazioko bilera linean.

 

Maiatza

    • Maiatzaren 1a: aholkulariek izena emateko azken eguna.
    • Maiatzaren 15ean eta16an, 10:00etatik 14:00etara Aholkularientzako prestakuntza, 1. taldea (Bilbao)
    • Maiatzaren 15ean eta16an, 16:00etatik 14:00etara: Aholkularientzako prestakuntza, 1. taldea (Donostia)

Ekaina

    • Aholkularientzako prestakuntza, 2. taldea (Bilbao)
    • Ekainaren 10ean eta 19an, 16:00etatik 20:00etara Aholkularientzako prestakuntza, 1. taldea (Gasteiz)

About the author:

Tags:

Leave a comment

Back to Top