Inspira STEAM 2019 gizonezko aholkularien bila dabil!

adult-3368246_640

Inspira STEAM 2019 gizonezko aholkularien bila dabil!

Ez dago erantzunikInspira STEAM 2019 gizonezko aholkularien bila dabil! sarreran

2019an aholkulari edo mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako gizon profesionalen bila gabiltza!

Inspira STEAMek gizarte bidezkoago eta orekatuagoa sortu nahi du, genero-rolak desprogramatu eta existitzen diren estereotipoak ezagutarazteko, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten. Eta argi daukagu helburu hori lortzeko gizonek eta emakumeek lan egin behar dugula eta, horregatik, garrantzitsua dela gizonak modu aktiboan parte hartzea, zeregin hori emakumeen esku eta ardurapean utzi gabe.

Hausnarketa horrek bultzatu gaitu edizio honetan gizonezko aholkulariak sartzera . Bigarren plano batean emakume aholkularien lana bermatuko duten gizonak izango dira. Ahal den neurrian, ikastetxeetan emakumezko aholkulariekin bete ezin genituen postuak beteko dituzte mutilekin lan egiteko orduan (ikastetxeko irakasleek bete behar zituztenak). Metodologia hau izango da: 1. eta 6. saioetan neskak eta mutilak batera egongo dira, eta saioaren burua emakumezko aholkulari bat izango da, zientziatik eta teknologiatik hurbil dagoen emakumezko erreferentea ezagutu dezaten. 2., 3., 4., eta 5. saioetan, emakume aholkularia neskekin egongo da eta gizon aholkularia mutilekin (ikastetxe horretan emakume aholkulari nahikorik egon ezik).

Beste berrikuntza bat ere izango dugu: mutilekin lan egingo duten aholkulari guztiekin maskulinitate berrien kontzeptua landuko da bereziki, STEAM karreretako emakumeei agerikotasuna emateaz gain, mutilei pentsamendu matxistaren (ideiak, usteak) eskemak deskodifikatzen irakasteko, gizarte harremanei buruz hausnartzeko, askeago eta berdintsuago izaten ikasteko, gaur egungo sistemaren barruan dituzten loturetatik askaturik.

Zer dakar berekin aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta ikasleen artean STEAM arloak sustatzeko gogoa.
  • Ezinbestekoa da gizonezko aholkulari izateko doako prestakuntzara joatea: 8 orduko prestakuntza, bi saiotan. Gai hauek jorratuko dira: “Proiektuaren genero ikuspegia”, “Aholkularitzako dinamikak” eta saioak egiteko eskura jarriko dizuegun materiala ezagutzea. Aurten aholkularientzako prestakuntza irailetik aurrera izango da (datak zehaztu gabe daude):
  • Esleitzen zaizuen ikastetxeko mutilen taldearekin aholkularitzako 6 saio egitea (ahal dela, zuen toki eta hizkuntza lehentasunak errespetatuko dira), ordubeteko iraupenekoak, eskola-orduen barruan. Taldea ikastetxeko taldeetako mutil guztiek osatuko dute, 8 eta 14 urte bitartekoek, batez ere, lehen hezkuntzako 6. mailakoek edo DBHko 1. mailakoek.
    • 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, taldeari esleitu zaion aholkulariak dinamizatuta.
    • 2.etik eta 5. saiora bitartean:
      • Neskek esleitutako aholkulariarekin egingo dute lan.
      • Mutilek aholkulari batekin egingo dute lan, edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin.
  • Saioak 2019ko irailetik abendura egingo dira gutxi gorabehera, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
  • Deustuko Unibertsitateak ematen dituen galde-sortak bete behar dira.
  • Zure agendaren arabera, zabalkundeko jardueretan parte hartzea.
  • Beharrezkoa izango da Sexu izaerako delituen ziurtagiria izatea. Helbide honetara bidali beharko da: inspira@deusto.es

 

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arlo horretako adituen eskutik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

 

Interesa baduzu, bete lineako galde-sorta hau, maiatzaren 31a baino lehen: http://deus.to/INSPIRAmentores

About the author:

Leave a comment

Back to Top