Inspira STEAM Euskadi 2019 ikastetxeen bila dabil!

INSPIRASTEAM_LOGO_cuarto

Inspira STEAM Euskadi 2019 ikastetxeen bila dabil!

Ez dago erantzunikInspira STEAM Euskadi 2019 ikastetxeen bila dabil! sarreran

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

Inspira STEAMen fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan zuen, borondatezko aholkulari lanetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.11

2018an 160 aholkulari eta 2.000 neska eta beste hainbeste mutil izan ditugu parte hartzen Euskadin. 6 saiotan lan egin dute eta inguruan ditugun estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun jorratu ditugu. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero. Euskadin ez ezik, Madrilen, Katalunian, Andaluzian eta Galizian ere abian dago proiektua.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du INSPIRA STEAM proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin eta hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta BBK-ren laguntzarekin.

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu
  2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie
  3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia sortu nahi da
  4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eman nahi da
  5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da
  6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

1


Ikasleekin INSPIRA STEAM 2019an parte hartu nahi duten ikastetxeen bila gabiltza!

Zer dakar INSPIRA STEAMen ikastetxe gisa parte hartzeak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Ikastetxeentzako informazio bileran parte hartzea. Bi bilera online egongo dira, proiektua aurkezteko eta sortu daitekeen edozein zalantza argitzeko. Data hauetan egingo dira:
    • apirilaren 8an, 17:00etan
    • apirilaren 9an, 10:30ean
  • Ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako taldeekin aholkularitzako 6 saio egitea, ordubete ingurukoak, eskolako ordutegiaren barruan.
    • 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, taldeari esleitu zaion aholkulariak dinamizatuta.
    • 2.etik eta 5. saiora bitartean:
      • Neskek esleitutako aholkulariarekin egingo dute lan.
      • Mutilek aholkulari batekin egingo dute lan, edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin.
  • Mutilekin lan egingo duenak doako prestakuntzara etorri behar du (8 ordu bi saiotan). Prestakuntza irailean zehar egingo da (datak zehazteko daude oraindik).
  • Aholkularitzako saioak 2019ko irailetik abendura egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
  • Ikastetxeak lan-koaderno bat eman behar dio proiektuan parte hartzen duen ikasle bakoitzari. Inprimatu edo kopia-denda batera bidali dezake, tirada bat egiteko.
  • Ezinbestekoa da balioztatutako galde-sorta batzuk egitea; Deustuko Unibertsitateak emango ditu eta proiektuak ikasleengan duen eragina neurtuko dute. Galde-sorta horiek 30 galdera inguru dute, eta baliozkotzea gaztelaniaz edo ingelesez egin da, oro har, eta hizkuntza horietan egingo zaie ikasleei.
  • Gogobetetasuneko galde-sorta batzuk pasatuko zaizkie INSPIRA proiektuan parte hartzen duten neska-mutilei. Galde-sorta horiek gaztelaniaz eta euskaraz daude.
  • Proiektuan parte hartzen duten ikasle guztien legezko tutoreek sinatutako adostasun informatua jaso eta gorde beharko da.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Materiala baliabide eta jarduerekin, neska-mutilekin aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

 

Ikastetxeak interesa badu, inprimaki hau bete behar du maiatzaren 1a baino lehen: http://deus.to/INSPIRAikastetxeak

 

Hauek dira eskatzen diren datuak:

Ikastetxearen izena

Herria:

Proiekturako harremanetarako pertsona:

Izen-abizenak:

Helbide elektronikoa:

Harremanetarako telefonoa:

INSPIRAn parte hartuko duen talde kopurua:

Maila:

Neska eta mutil kopurua talde bakoitzeko:

  1. taldea: neskak:……………. mutilak: …………….
  2. taldea: neskak:……………. mutilak: …………….
  3. taldea: neskak:……………. mutilak: …………….

Nesken aholkularitza hizkuntza honetan egin beharko litzateke (markatu bat edo batzuk):

Euskaraz / Gaztelaniaz / Ingelesez

Beste ohar batzuk:

Onartu Datuak babesteko lege organikoa
Argibide gehiago hemen: http://inspirasteam.net/ Bestela, idatzi hona: inspira@deusto.es

About the author:

Tags:

Leave a comment

Back to Top