INSPIRA STEAM 2018 aholkularien bila dabil!

spinage-1514261_640

INSPIRA STEAM 2018 aholkularien bila dabil!

Erantzun 1 INSPIRA STEAM 2018 aholkularien bila dabil! sarreran

INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

INSPIRAren fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan zuen, borondatezko aholkulari lanetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab. 2017an, 104 aholkulari edo mentore izatera heldu gara Euskadin!

Bigarren edizioan, EAEko 44 ikastetxetako 1.300 neskak baino gehiagok eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte 6 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero. Euskadin egiteaz gain, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere programa pilotuak abian jartzen ari dira.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da INSPIRA. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

INSPIRA Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Innobasqueren laguntza eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien babesa du. Proiektuaren gakoak hauek dira:

  1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie.
  3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
  4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
  5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
  6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

2018an nesken aholkulari izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila gabiltza!

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Aholkularientzako informazio bileran parte hartzea.
  • 10 orduko doako prestakuntza bi saiotan, ostiral eta larunbatean, “Generoa eta teknologia” eta “Aholkularitzako dinamikak” gaien inguruan, saioetarako zuen eskura jartzen dugun materiala ezagutzeko.
  • Esleitzen zaizuen ikastetxeko nesken taldearekin aholkularitzako 6 saio egitea (ahal dela, zuen lehentasunak errespetatuko dira), ordubeteko iraupenekoak, eskola-orduen barruan. Taldea ikastetxeko taldeetako neska guztiek osatuko dute, 8 eta 14 urte bitartekoek, batez ere, lehen hezkuntzako 6. mailakoek edo DBHko 1. mailakoek.
  • Saioak 2018ko irailetik abendura egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
  • Antolatzaileek emango dizkizueten gogobetetasuneko galde-sortak betetzea.
  • Zure agendaren arabera, zabalkundeko jardueretan parte hartzea.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Prestakuntza, arloko adituen aldetik.
  • Materiala baliabide eta jarduerekin, aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, bete lineako galde-sorta eta bidali, 2018ko apirilaren 20a baino lehen hobe, helbide honetara: http://deus.to/INSPIRAaholkulariak

About the author:

Tags:

1 Comment

Leave a comment

Back to Top