INSPIRA STEAM 2018 ikastetxeen bila dabil!

search-2041815_640

INSPIRA STEAM 2018 ikastetxeen bila dabil!

Ez dago erantzunikINSPIRA STEAM 2018 ikastetxeen bila dabil! sarreran

INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

INSPIRAren fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan zuen, borondatezko aholkulari lanetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab. 2017an, 104 aholkulari edo mentore izatera heldu gara Euskadin!

Bigarren edizioan, EAEko 44 ikastetxetako 1.300 neskak baino gehiagok eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte 6 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero. Euskadin egiteaz gain, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere programa pilotuak abian jartzen ari dira.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da INSPIRA. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

INSPIRA Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Innobasqueren laguntza eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien babesa du.
Proiektuaren gakoak hauek dira:

  • 1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • 2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi dira.
  • 3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
  • 4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
  • 5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
  • 6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

Ikasleekin INSPIRA STEAM 2018an parte hartu nahi duten ikastetxeen bila gabiltza!

Zer dakar INSPIRA STEAMen ikastetxe gisa parte hartzeak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa izatea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Ikastetxeentzako informazio bileran parte hartzea.
  • Lehen hezkuntzako 6.mailako talde batekin edo batzuekin INSPIRAren 6 saioetan parte hartzea:
    • Neskek aholkulariarekin egingo dute lan klasean.
    • Mutilek ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin egingo dute lan.
  • Mutilekin lan egingo duen pertsonak prestakuntza saio batean hartu behar du parte, goiz batean edo arratsalde batean.
  • Saioak 2018ko irailetik abendura egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
  • Ikastetxeak lan-koaderno bat eman behar dio proiektuan parte hartzen duen ikasle bakoitzari. Inprimatu edo kopia-denda batera bidali dezake, tirada bat egiteko.
  • Baliozkotutako galde-sorta bat pasatuko dute, proiektuak ikasleengan izan duen eragina neurtzeko. Galde-sorta horiek 30 galdera inguru dute, eta baliozkotzea gaztelaniaz edo ingelesez egin da, oro har, eta hizkuntza horietan egingo zaie ikasleei.
  • Gogobetetasuneko galde-sorta batzuk pasatuko dizkiete INSPIRA proiektuan parte hartzen duten neska-mutilei. Galde-sorta horiek gaztelaniaz edo euskaraz daude.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Materiala baliabide eta jarduerekin, neska-mutilekin aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, formulario hau bete behar duzu, 2018ko apirilaren 20a baino lehen hobe.

About the author:

Leave a comment

Back to Top