INSPIRA STEAM 2017 ikastetxeen bila dabil!

search-2041815_640

INSPIRA STEAM 2017 ikastetxeen bila dabil!

1 Comment on INSPIRA STEAM 2017 ikastetxeen bila dabil!

INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabiliko da taldeko aholkularitza teknika, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak, ingelesezko sigletan) irakasgaiak sustatzeko proiektu batean eta lehen hezkuntzako ikasleen artean.

INSPIRAren fase pilotuak, 2016an eginak, 17 emakumeren laguntza izan du eta borondatezko aholkulari lanetan aritu dira. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.
Hala, EAEko 11 ikastetxetako 200 neskak baino gehiagok hartu dute parte 7 lan-saiotan, hainbat gai jorratzeko: inguruan ditugun estereotipoak, lana edo emakumea eta zientzia historian zehar, besteak beste. Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak ere egoteko premiatik sortu da INSPIRA. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

INSPIRA Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Elhuyar Fundazioaren eta Innobasqueren laguntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duena.

Proiektuaren gakoak hauek dira:

  • 1. Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • 2. Neskek eta mutilek STEAM arloko lanbideak ezagutzea nahi da.
  • 3. Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.
  • 4. Teknologiako karreren inguruko sentsibilizazio eta orientazioa eman nahi da.
  • 5. Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
  • 6. Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

Ikasleekin INSPIRA STEAM 2017an parte hartu nahi duten ikastetxeen bila gabiltza!

Zer dakar INSPIRA STEAMen ikastetxe gisa parte hartzeak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa izatea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
  • Ikastetxeen bileran parte hartzea. 2017ko maiatz-ekainean izango da.
  • Lehen hezkuntzako 6.mailako talde batekin edo batzuekin INSPIRAren 6 saioetan parte hartzea:
    • Neskek aholkulariarekin egingo dute lan klasean.
    • Mutilek ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin egingo dute lan.
  • Saioak 2017ko irailetik abendura egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.

Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:

  • Materiala baliabide eta jarduerekin, mutilekin aholkularitza saioak egiteko.
  • Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.

  • Prozesu osoan laguntzea eta jarraipena egitea.

Interesa baduzu, formulario hau bete behar duzu, maitzaren 20a baino lehen.

About the author:

1 Comment

  1. marta amayuelas celaya  - 28 April, 2017 - 11:55 am
    Reply /

    Buenos días.
    escribo de la escuela pública Vda de Epalza. Me dirigí a vosotros porque estábamos interesados en participar en el proyecto INSPIRASTEAM 2017, y no he recibido respuesta. Estamos aceptados o ¿ todavía no se ha resuelto nada?
    Un saludo

Leave a comment

Back to Top