Abian da INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa, nesken artean bokazio teknologikoa sustatzera bideratua

36161244642_d1edcf806b_k

Abian da INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa, nesken artean bokazio teknologikoa sustatzera bideratua

No Comments on Abian da INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa, nesken artean bokazio teknologikoa sustatzera bideratua

Gaur aurkeztu da Donostian INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa, Deustuko Unibertsitateak sustatua, Elhuyarren eta Innobasqueren laguntzaz. Aurten, proiektua Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban egingo da, hiru foru aldundiek babestuta. Ekimenak, aitzindaria EAEn, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du helburu, sentsibilizazio eta orientazio ekintzez baliatuz. Ekintza horiek ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek bideratzen dituzte. Lehenengo aldiz erabiliko da taldeko mentoring teknika STEAM deitutakoak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) sustatzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean

Esperientzia honen aurkezpenean parte hartu dute Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendariak, Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak eta Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak. Iaz, proiektuaren lehenengo edizioan, 17 emakume izan ziren 200 neska baino gehiagoren mentore, 11 ikastetxetan. Aurtengorako, 113 mentore elkartu dira, 43 ikastetxe eta 1.075 ikasle. Gipuzkoari dagokionez, INSPIRA proiektuarekin bat egin dute 43 mentorek, 12 ikastetxek eta 20 taldek.

INSPIRA proiektuak EAEko ikasleen artean eta, bereziki, nesken artean, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi ditu. Izan ere, teknologia arloko prestakuntza aukeratzen duten kasleen kopurua beherantz doa urtetik urtera. Eta, neskei dagokienez, datuak are larriagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak izan arren, titulazio teknikoetan, esate baterako, Ingeniaritzan eta Arkitekturan, % 26,4 besterik ez dira.

Proiektuak hainbat helburu eta gako ditu, besteak beste, hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eskaintzea, neska-mutilek STEAM lanbideak ezagutzea, herrialde baten garapenean gizonek eta emakumeek parte hartzearen beharraz jabetzea, teknologiako karreren inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eskaintzea, emakume teknologoak ezagutaraztea eta haien garrantziaz jabetzea, eta dauden estereotipoak ezagutzera ematea, ikasketen aukera baldintzatu ez dezaten.

Lerro hauen bidez, proiektuaren arduradunek deia egin nahi diete ikastetxe, ikertzaile eta ikasleei, ekimen honekin bat egin dezaten eta, horrela, guztion artean nesken bokazio zientifiko-teknologikoa indartu dadin.

About the author:

Leave a comment

Back to Top